Hamabi postu egongo dira Lekeitioko Emakume Sortzaile eta Ekintzaileen VI. Azokan
Domekan [martxoak 19] Independentziaren Enparantzan kokatuko dira eguraldi ona egin ez gero.
Beste urte batez, eta dagoeneko seigarrena da, Lekeitioko eta inguruko emakumeek haien produktuak eskaintzeko aukera izango dute domekan [martxoak 19], 11:30etik 14:30era. Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasuna arloak Lea Artibai Fundazioagaz elkarlanean antolatu du azoka. “Azoka honek Lekeitio eta inguruko emakume sortzaile eta ekintzaileen lana balioan jarri nahi du, haiek ekoiztutako produktuentzako erakusleihoa bihurtzen den heinean. Helburua da Lekeitio eta inguruko emakumeek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra ematea”, adierazi dute.
Independentzia Enparantzan jarriko dituzte hamabi postuak, baldin eta eguraldia lagun badute. Bestela, antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarragaz, ohi moduan, Kontzijopera aldatuko dituzte postuak. Bertan saltoki anitzak aurkitu ahalko dituzte bertaratzen direnek. Udaletik gogoratu dute postu hauek deialdi ireki baten bitartez aukeratuak izan direla. Horrez gain, estanpazio tekniken tailerra, bolilloen erakusketa eta Musikaia musika eskolaren emanaldia ere antolatu dituzte.
Hurrengokoak dira egongo diren saltokiak:
Izena |
Marka |
Produktua |
Fedora Berrino |
Botxintxe |
Umeentzako jantziak |
Agurtzane Ugalde Munixa |
AGTZ Prints |
Kamiseta eta sudaderak |
Bidane Baskaran |
Patxi Baskaran |
Gazta eta esnekiak |
Cristina Albisua Cacho |
Orratz |
Oihalezko osagarriak |
Patricia Diez Bolaños |
Dzemento |
Zementuz eginiko figurak |
Nagore de la Torre Amuriza |
Ene Kreazioak |
Ehun-gaiak eta lege-zilarrezko osagarriak |
Ilia Mitxelena Fokonda |
Platinela |
Zilarrezko osagarriak |
Antigua Ibazeta Goitiz |
Lauky |
Larruzko poltsak |
Soraya Chaves Agulla |
Eskune |
Itsasoko beiraz sortutako bitxiak |
Ana Belen Montes Sastre |
Ana Montes |
Oihalez egindako osagarriak |
Marta Garmendia Oyarzabal |
Nahiubijoux |
Bitxiak lore naturalekin |
Karolina Peños Salina |
Karola |
Kosmetiko naturalak |