Lekeitioko EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du
Joan den domekan [martxoak 12] egindako ekitaldian eman zituzten jakitera izen-abizenak.
Joan den domekan [martxoak 10] Lekeitioko EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako hautagaitza osatzen duen taldea aurkeztu zuen Enperatriz Zita parkean. “Ez dago berbarik bizitakoa deskribatzeko, zenbat ilusio, indar, energia, konpromiso, maitasun… jaso dugun. Ikaragarria”, adierazi zuten. 2019ko zerrendatik hiruk errepikatzen dute, tartean Miren Tere Aboitiz azken hauteskundeetako alkategaia.
Hamasei pertsonako zerrendan berdintasuna bilatu dute, hau da, zortzi gizon eta zortzi emakume daude: Ander Aldazabal Etxeberria, Zuriñe Gojenola Goitia, Ander Goikoetxea Vazquez, Izaskun Robles Arrasate, Antton De La Lama Sagardia, Igotz Espeja Lizarribar, Ane Koskorrotza Madarieta, Agate Erkiaga Iturraran, Miriam Etxebarrieta Badiola, Aimar Goitia Correa, Ainhize Aranburu Berriozabalgoitia, Iñigo Valencia Abascal eta Miren Tere Aboitiz Erkiaga. Eta ordezkoak dira Inaki Malaxetxebarria Intxausti, Oihana Garatea Sustaeta eta Jesus Maria Zabala Muguira.