Jose Martin Arrieta Ikaran gudari markina-xemeindarrari omenaldia
Arantzadi Zientzia Elkarteak gorpuzkinak identifikatu ostean, otsailaren 11n jaso zituzten senideek.
36ko Gerran hildako sei gudarien gorpuzkinak entregatu zituen Eusko Jaurlaritzak. Haien artean, Jose Martin Arrieta Ikaran gudari markina-xemeindarrarenak. Xemeingo Inuspe baserrian jaio zen eta oso gazte zela, 1937ko maiatzean hil zen EAE-ANVko kide zela Solluben izandako borrokaldien ondorioz. BegoƱako hilerrian hobiratu zuten eta Arantzadi Zientzia Elkartearen gidaritzapean aurrera eramandako lanen barruan deshobiratu eta identifikatzea lortu zuten.
Otsailaren 11n jaso zituzten senideek gorpuzkinak, eta orain omenaldia egin nahi izan diote Ahaztuen Oroimena Elkarteagaz elkarlanean. Gerrako lagunekin hobiratu dute, Elgoibarren, eta azken agurra eta omenaldia egin diote.