Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lau informazio panelek osatzen dute Markina-Xemeingo Memoria Ibilbidea

Etxebarriko eta Berriatukoen ostean, amaitutzat ematen du ibilbide hau Ahaztuen Oroimena Elkarteak.

Arretxinagako panela. Argazkia: Ahaztuen Oroimena Elkartea.
Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2023/03/21

Memoria Ibilbideak Ahaztuen Oroimena Elkarteak Etxebarriko, Berriatuko eta Markina-Xemeingo Udalen ekimenez eta Gogorak (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua) babestuta dago. Orain, Markina-Xemeingoak aurkeztu dituzte, azkenak. “Gure iguruko herrietan kokatutako fronteak, sektore ezberdinetan antolatu zen eta sektore edo zati hauetako zenbait gertakari bildu nahi izan ditugu, Memoria Ibilbide hauen baitan”, adierazi dute elkartetik.

Lau panel informatibo jarri dituzte herriko hainbat gunetan. Arretxinagan, Akarregi-Egixarreko borrokaren inguruko informazioa jartzeaz gain, Marcelo Usabiaga Jauregi, Rosa Luxemburgo batailoiko kidearen eta Jose Maria Otsoa de Txintxetru gudariaren bizipenen testigantzak eskaintzen dira besteak beste. Zelaiko panelak, ermitaren ondoan kokatuta, Baldaburuko bunkerretan burututako indusketaren inguruko informazioa jasotzen du. Bestetik, Bizenta Mogel parkean, Zapola inguruko bunkerraren inguruko zehaztapenekin batera berau parte den bigarren guda lerroaren infografiak daude. Horrez gain, gerrak eragindako zenbait kalte eta informazio osagarri ere ikusgai dago. Gune hau MX-2 Markina-Xemeingo bigarren guda lerroko memoria ibilbidean, kokatzen da.

Baldaburuko Bunkerreko panel panoramikoa. Argazkia: Ahaztuen Oroimena Elkartea.

Baldaburuko Bunkerreko panela panoramikoa da, Zapolatik Urkora arteko begirada jasotzen du eta ondorioz, mendebaldetik hegoaldera arteko arkuan kokatutako gerra posizioak identifikatu eta kokatzeko gune lagungarria da. Gainera, gune hau MX-3 Iturreta. Baldaburuko bigarren guda lerroko memoria ibilbidean sartua dago. “Azken esku-hartze honekin, ibilbidea seinalatzen duten hainbat geziz osatu dugun”.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.