Ziortza-Bolibarko EH Bilduk “herritarren alde” egingo du lan
Andoni Lariz Bustindui da alkategaia: “Arreta berezia ipiniko dugu jendeari entzuten eta pertsonen beharrizanak non dauden ulertzen, pertsonez osatutako herria garelako”.
Ziortza-Bolibarko EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena egin zuen atzo [martxoak 26] herriko plazan. Bertan, Andoni Lariz Bustindui aurkeztu zuten alkategai, baita zerrendako gainontzeko kideak ere. EH Bilduren herri proiektuan bolibartar guztiek lekua dutela baieztatu zuten. “Komunitatea egitera goaz, gure ongizaterako. Guztiontzako herri bat eraikitzera goaz”. Hain zuzen ere, herritarrak entzutean “ahalegin berezia” egingo dutela esan zuten: “arreta berezia ipiniko dugu jendeari entzuten eta pertsonen beharrizanak non dauden ulertzen. Pertsonez osatutako herria garelako”.
Zerrendakideak:
- Andoni Lariz Bustindui
- Junkal Bustinduiu Apoita
- Jose Jabier Azumendi Jaio
- Saioa Bildosola Gerrikabeitia
- Ekhiñe Gonzalez Martin
- Ibai Mendibe Garrogerrikaetxebarria
- Leire Agirre Sexmilo
- Alberto Garro Uribe
- Mikel Gandiaga Gerrikagoitia
- Alicia Rementeria Barruetabeña
- Izaskun Arriaga Zangroniz
- Marijo Irusta Argoitia
- Jose Aransolo Ibaibarriaga
- Maitane Polo Gerrikabeitia