Markina-Xemeingo Udalak hainbat kreditu aldaketa egin ditu
EH Bilduk kritikatu egin ditu esanez kreditu aldaketak “aurreikuspen falta eta elektoralismo ariketa” direla.
Markina-Xemeingo Udalak herenegun [martxoak 28] Osoko Bilkuran onartu ziren kreditu aldaketak. “Herriak dituen hainbat beharrizani erantzutea eta orotariko inbertsioak burutzea ahalbidetuko dute kreditu aldaketek. Horietako asko, 2022tik datozen inbertsioak dira, atzean lanketa bat duten egitasmoak, eta orain onartu ezean are gehiago atzeratuko direnak. Herritarren eskaerei eta auzo batzarretan identifikatutako premiei erantzuna emango dieten inbertsioak dira horietako batzuk”, adierazi dute udaletik. Batzuk alkate dekretuz onartu ziren eta besteak EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkako botoekin eraman ziren aurrera.
Kreditu aldaketa batzuk “ itxaron ezin duten eta orain hartu beharrekoak” direla esan dute udal ordezkariek, bestela “ezingo direlako inbertsio horiek burutu eta hainbat zerbitzu eskaini epe laburrean”. Hain zuzen ere, zehaztu dute data “erabakigarriak” direla 2023an proiektu desberdinak gauzatu ahal izateko. “Egitasmoak aurrera eramateko orain hartu behar dira erabaki asko. Horretarako dago Osoko Bilkura, erabakiak hartzeko maila goreneko herraminta da, herritarrak ordezkatuta dauden lekua eta erantzukizunez jokatu behar da”.
Besteak beste, auzo bideen partida indartu dute. Izan ere, 2023ko aurrekontuetan horretarako bideratuta zegoen kopurua dagoeneko “agortu” dela diote, eta “premia berriak” sortzen ari direla. Atzeratu ezin direnen proiektuen artean dago, esate baterako, Bekobenta Eskolan gela berri baten beharra, eta esan dutenez, “proiektua aurretiaz landu ezean, ezingo zaio premia horri erantzuna eman behar den epean”. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzei lotutako proiektuak ere daude, “elkarlanetik datozen inbertsioak alegia, eta epe jakinen barruan abian jarri beharrekoak”. Adibidez, Donejakue bideari loturiko hobekuntzak turismo denboraldia abiatzen direnerako egin nahi dituzte.
Aurka. Markina-Xemeingo EH Bilduk kreditu aldaketa batzuen aurka agertu da. Salatu dute 2023ko aurrekontuak onartu eta gero, EH Bildu abstenitu egin zen, “ez nolanahiko” kreditu aldaketa egin duela udalak. “Diru soberakinetatik” 1.300.000 euro erabiliko dituztela esan dute zenbait proiektu aurrera eramateko. Horrez gain, “tartean” alkate dekretuz onartutako beste zerbait gasturen inguruan hitz egin dute. “Jarduteko modu hori ez zaigu batere serioa iruditzen; urte osoko dinamika baldintzatzeaz gain, aurreikuspen falta eta interes elektoralista nabarmen geratu dira”, esan dute EH Bildutik. Proiektu horiek “modu pausatuago” batean aurrera eraman daitezkeela gaineratu dute: “urtean zehar, kolpera 1.300.000 euroko diru mugimenduak egin beharrean”.
Alkateak onartu eta bilkuran aditzera emandako kreditu aldaketa nagusiak (193.256,97 € alkatearen eskumenetik):
- Bidegorriko bi tunel argiztatzea 12.355,93 € eta bi tunel hauetan kamarak jartzea 14.674,79 €
- Ur txorroetan lurzoru berria jartzea 48.400 €
- Santiago Bidean hobekuntzak: Barroetara ibilbide alternatiboa 19.360 €
- Esperanzako igogailuko obra-zuzendaritza 3.206,50 €
- Herri lagunkoia proiektua 9.338,78 €
- Erraldoietan aldaketak, erosoagoak eta erabilgarriagoak izateko 2.117,50 € *Bekobenta Eskolarako bi porteria eta bi kanasta 9.732,45 €
- Bekobenta Eskola (plakak osatu, gela ateratzeko aurre-lana…) 3.823 € *Emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa 6.367,50 €
- Hainbat altzari, margoketa lanak eta garbiketa lanak 37.537,90 €
Osoko Bilkuran onartutako kreditu aldaketa guztiak; EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkako botoekin. Guztira: 787.963,21 €:
- Auzo-bideen partida osatzea 100.000 €
- Turismo proiektua: norbere kabuz gauzatzeko ibilbidea (totemak, webgunean aldaketak, QR kodeak…) 32.473,98 €
- Gerra zibilean oinarritutako ibilbidea herrian zehar 10.793,20 €
- Olgetan udalekuetarako dirulaguntza 30.000 €
- Hondartzarako autobusak 6.500 €
- Gababusa 10.000 €
- Markarte jaialdia 30.000 €
- Energia Planean jasotako neurriak, 2023an egitekoak: Uhagonen biomasa jartzea (80.000 €) eta Musika eskolan eguzki instalazio fotovoltaikoa (27.000 €)
- Kanposantua birgaitzeko 2. faseko lanak (klaustroa eta teilatu osoa berriztea) 145.000 €
- Euri-urak eta ur beltzak bereizteko lanak (2. fasea) 24.853,46 €
- Jubilatuen egoitzako berogailuan hobekuntzak 16.703,59 €
- Bekobentan (Markina BHI) gela bat ateratzea, 2024-25 ikasturtean prest egon dadin, eta obra zuzendaritza 9.075 €
- Erraldoi berriak egitea 7.078 €
- Bitorianoneko espaloia egitea 18.204,95 €
- Altaboz mugikorra 1.000 €
- Igoz eta Larruzera ura eramatea, bertako enpresen jarduera ahalbidetzeko (kostuaren % 20 udalak, beste % 80 Eusko Jaurlaritzak) 85.000 €
- Auzoetako bide bazterrak garbitzeko partida osatzea (aurten bi aldiz egingo da) 14.740,50 €
- Santiago bidean hobekuntzak (Arnoate-Atzorinzabal tramoa) 25.000 €
- Etxebarria-Markina-Xemein artean egingo den bizikleten bidegorriaren lursailaren kudeakea 15.000 €
- Barroetako futbol zelairako sare berriak 22.808,26 €
- Esperantza eraikinean igogailua jartzeko lanen likidazioa 15.680,12 €
- Iturreta: sozietatean tximina berregitea 6.130,63 € eta San Kristobal aterpeko teilatua berritzea 21.171,37 €
- Bilkura aretoko mahaia handitu eta egokitzea eta soinu instalazio berria: 27.750,15 €