Markina-Xemeingo Udalak Harrera Gida aurkeztu eta banatuko du ongi etorri ekitaldian
Bihar [martxoak 31] herritar berriei ongi etorria emateko saioa egingo dute.
Markina-xemeindar berriei herriko informazio praktikoa emateko helburuagaz idatzi dute Harrera Gida. Euskaraz ez ezik, gazteleraz, arabieraz, errumanieraz, ingelesez era wolofez kaleratu dute. Herritar berriei ongi etorria emateko saio baliatuko dute harrera gidaren aurkezpena egiteko, eta bide batez banatzeko. Ekitaldia bihar [martxoak 31] da 19:00etan udaletxeko bilkura aretoan.
Harrera Gidak jasotzen dituen atal desberdinei lotutako herriko ordezkariak izango dira bertan. Besteak beste, hezkuntza zentroetako ordezkariak (Bekobenta Herri Eskola, Berakruz Ikastola, Helduen Heziketa Zentroa EPA, PenĚascal Heziketa Zentroa, Lea Artibai Ikastetxea); Euskalgintzako eragileak (Markina-Xemeingo AEK Euskaltegia), Gizarte Zerbitzuen ordezkariak, Batetaratze Guraso Elkartea, herriko aisialdiari loturiko elkarteak, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartea, etab. Euskara eta Berdintasun alorreko udal ordezkariek ere parte hartuko dute.
Herrira etorri berri diren atzerritarrek ere hartuko dute hitza, euren esperientziak kontatuz. Amaieran, mokadutxoa eskainiko dela jakinarazi dute udaletik.