Jon Plazaolaren umorezko bakarrizketa, Simon Bolivar Museoan
Maiatzaren 18ko Museoen Nazioarteko Egunagaz bat eginda, maiatzaren 20rako umorezko bakarrizketa saioa prestatu du Simon Bolivar Museoak Ziortza-Bolibarko frontoian.
Museoen Erroak. Museoen sustraien jasangarritasuna da aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren leloa, eta maiatzaren 20rako Jon Plazaola umoregile eta aktorearen eskutik, Tu-Tum Platz! umorezko bakarrizketa saioa prestatu du Simon Bolivar Museoak herriko frontoian.
Museoen Nazioarteko Egunaren helburua da museoak kultura trukerako, kultura aberasteko eta herrien arteko elkar ulermena, lankidetza eta bakea garatzeko “bitarteko garrantzitsuak” direla ohartaraztea.
Jardueran parte hartu nahi duten pertsona guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute, museoagaz harremanetan jarrita: 94-616 41 14 (Simon Bolivar Museoa). Museoaren ordutegia: martitzenetik barikura 10:00-13:00; zapatuak, domekak eta jai egunak 12:00-14:00.