Itzulia Womenek aldaketak sortuko ditu Markina-Xemeingo zirkulazioan
Etzi [maiatzak 12] aterako da emakumeen txirrindularitza lasterketaren lehenengo etapa Etxebarritik eta Markina-Xemeinen amaituko da.
Itzulia Women birritan pasatuko da Markina-Xemeingo herrigunetik, bietan Etxebarritik ailegatu eta Abesua kaletik sartuko da. 10:00ak inguruan egingo da irteera neutralizatua Eika kooperatibako egoitzatik. 12:00ak inguruan saihesbidetik pasatuko da tropela, eta Atxondo kiroldegiaren ondoan esprint berezia lehiatuko dute. 13:20 eta 13:40 artean helduko dira indartsuenak Abesuko helmugara.
Zirkulazioan aldaketak:
- Barikuan, 08:00etatik aurrera, kamioiak ezingo dira herrigunera sartu. Bizkaibusen sarrera-irteerak baimenduko dira.
- Zelai inguruan zirkulazioa desbideratu egingo da Toldope eta Iruzubi pareko bidetik.
- Zelaibarri oinezkoen eremua izango da barikuko lehen ordutik. Frai Bartolome kaleko garaje parean moztuko da zirkulazioa.
- Xemein etorbidea itxi egingo da eguen gauetik.
- Abesua-Artibai-Ostekokalea ibilbidea egingo dute lasterketako ibilgailuek, Zelaibarrin kokatuko den taldeen aparkalekura heltzeko. Ibilbide hori guztia hesituta egongo da.
- Goikoportalean zamaketa-lanetarako sarrera-irteerak baimenduko dira Karmengo kaletik.
Aparkalekuak:
- Zelaibarri, Aldape eta Abesuako aparkalekuak lasterketako lan talde eta parte hartzaileentzat erreserbatuko dira. Hori dela eta, hustu egin beharko dira. Zelaibarrikoa eguen gauean eta Abesua eta Aldapekoa barikuko lehen orduan.
- Aparkaleku horien ordez, Urazkako eremua erabilgarri jarriko da Arretxinagan. Herriko beste ohiko aparkalekuak ere erabilgarri egongo dira: Xemeingoa, Lea-Artibai Ikastetxekoa, Iturritxukoa…
Garajeak:
- Ostekokaleko eta Abesuako garajeetako erabiltzaileek ezingo dute ibilgailurik atera eta sartu 13:00etatik 14:30ak ingurura arte.