Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Lekeitioko erresidentziako langileek lan baldintza txarrak salatu dituzte

Zapatuan [maiatzak 20] 13:30ean udaletxeko eskaileretan egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.

Mikel Reina Barros
Lekeitio
2023/05/15

Erresidentziako langileek, Lea-Artibaiko Laneko Autodefentsa Sareagaz batera, “gutxieneko lan baldintzak bermatzeko” antolatu direla adierazi dute. Hain zuzen ere, eskatzen dutena da langile gehiago kontratatzea: “Langileko egoiliar kopuruak ez du uzten zerbitzu egokia eskaintzen, eta deshumanizatu egiten ditu erabiltzailea zein langilea”. Horrez gain, lan hitzarmena betetzea nahi dute, hainbat puntu “sistematikoki urratzen” direlako. Azkenik, lanerako “material eta baliabide egokiak” ziurtatzea eta “jazarpena gelditzea” eskatzen dute.

Laneko Autodefentsa Sareak dio sindikatuek “jarrera pasiboa” izan dutela arazoaren aurrean eta ez dituztela “hobekuntzara bidean behar beste” pauso eman. Diotenez, orokorrean zaintza sektoreko bizi baldintzak “ez dira onak”; estresa, lan karga handiak, baliabide egokien falta edota kontratazio falta “eguneroko ogia” direla diote.

Kontseilu Sozialistaren agerraldia Lekeitioko erresidentzian

Argazkia: Kontseilu Sozialista

Gainera, Uribarren Abaroa Fundazioak kontratutako gerentziaren kudeaketak baldintza horiek “are gehiago” okertzen dituela salatu dute. “Besteak beste, laneko segurtasuna bermatzeko beharrezko material falta, kontratazio faltaren ondoriozko lan erritmo jasangaitza, praktiketako pertsonala soldatapekoen funtzioak betetzen egotea, baja eta eszedentziak kubritzeko langilerik ez kontratatzea, egutegi aldaketak abisatzeko lan hitzarmenean zehaztutako denborak ez betetzea, kategoria altuagoko eginkizunak bete behar izatea eta horien erantzukizuna edukitzea dagokien lansaririk kobratu gabe edota lan hitzarmenean jasotako deskantsurako denbora ez errespetatzea”.

Horrez gain, salatu dute “ohikoak” direla langileekiko “mehatxuak, presioak edota xantaiak”. Eta ohartarazi dute lan baldintza txarrek egoiliarrei “zuzenean” eragiten dietela: “Ezinezkoa egiten zaigu kalitatezko zaintza zerbitzu bat ematea”. Azaldu dute Lekeitioko udal ordezkariek “erantzukizun zuzena” dutela udala fundazioaren parte delako eta, ondorioz, gerentziaren kontratazioaren eta enpresaren gestioaren berri duelako. Lan baldintza txarren aurrean “inolako aurrerapausorik ez” dutela ematen eta “entzungor” egiten dutela salatu dute; “dagokien erantzukizuna euren gain hartzea eta egoerari konponbidea ematea” exijitu diete.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.