Alex Crespok irabazi du Eikaren 'Hilean behin 50 urte' lehiaketako lehen saria
Kooperatibak hilean behin jarriko du martxan lehiaketa bere aplikazioaren bidez. Hurrengoa ekainaren 12an jokatuko dute.
Alex Crespo izan da Hilean behin 50 urte lehiaketaren lehen partidan hiru galderei zuzen erantzun dutenen artean zozketa irabazi duena. Eikako bazkidea da Crespo, beraz, esan dute saria “etxean” geratu dela. Etxebarriko Antsotegi Hotelean bi pertsonentzako gaua pasatzeko eta gosaria hartzeko saria irabazi du. Berarekin batera, guztira hogei pertsonak asmatu dituzte hiru galderen erantzunak.
Bestalde, 95 pertsonek gutxienez akatsen bat egin dute eta zortzi pertsonek ez dute bakar bat ere asmatu. Hau da, 100 parte hartzailetik gora jokatu dute. Hilean behin jokatuko dute lehiaketara kooperatibaren aplikazioaren bidez eta hurrengo saioa ekainaren 12an izango da.