Lekitto Bedarraren 'Tomatearen sekretuak' ikastaroa "oso arrakastatsua" izan da
Atzo [maiatzak 18] 40 partaide baino gehiago elkartu ziren, Usotegi parkean. Elikagai Bankuko kideei 150 letxuga eta 10 aza gorri eman zizkieten.
Tomatearen sekretuak ikastaroa eskaini zuten Lekitto Bedarra taldeko kideek atzo [maiatzak 26], Usotegi parkean. Eskualdeko 40 parte hartzailek baino gehiagok entzun zituzten tomatearen inguruko azalpenak, Asterrikakoak, ispastertarrak, aulestiarrak, mendexarrak, Gizaburuagarrak, amorotarrak eta lekeitiarrak. Beraz, elkartetik esan dute tailerra “oso arrakastatsua” izan dela.
Kideek eurek eman zituztenak azalpenak, “oso ondo” bildutakoen arabera. Lurra zelan prestatu, tomateak landatzeko era eta zelako zainketak behar dituen azaldu zituzten. Horrez gain, azaldu dute partaideak aukera izan zutela praktika egiteko eta betetako inkestetan arabera “oso ondo” baloratu zuten “kokapena, emandako azalpenak eta ikastaroaren formatua”. Lekitto Bedarratik esan du ikastaro berriak antolatuko dituztela ekainean formatu berdinean “modu oso praktikoa” ordubete ingurukoak, Usotegi parkean.
Banaketa. Gainera, kideek 60 urtetan Lekeition ekoiztutako 200 ale punta luze banatu zizkieten partaideei eta esan dutenez, “oso harrera ona” izan zuten. Elikagai Bankuari ere Elikagai Bankuko kideei 150 letxuga eta 10 aza gorri eman zizkieten. “Aurten zazpi aldiz eman dugu gure baratzeko uzta, Elikagai Bankuari, Dominikar Mojei eta Bihotz Zabal taldeari. Guztira 300 letxugatik gora eta 150 kilo baino gehiago barazkietan. Horrela jarraituko dugu hurrengo hiletan”.