Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Amankomunazgoaren 'Konpost txapeldunak' kanpainak "harrera ona" eduki du

Erronka urte amaieran 950 tonatara iristea da eta maiatzaren 15era arte 307,64 tona batu dituzte.

Mikel Reina Barros
Lea-Artibai eta Mutriku
2023/05/23

Lea-Artibai Amankomunazgotik esan dute eskualdean azken urteetan “sekulako aurrerapausoak” eman direla hondakin organikoen birziklapenean. Era berean, adierazi duten orain arte lortutako emaitzak “hobetzeko tartea” dagoela. Horretarako jarri zuten martxan otsailaren 1etik martxoaren 31ra Konpost txapeldunak kanpaina. “Erronka kolektiboaren bitartez hondakin organikoen birziklapenean aurrerapausoak ematea bilatzen du kanpainak”. Aurreratu dutenez, udan kanpaina berriz martxan jarriko dute organikoen datuak “hobetzen jarraitzeko”.

Amankomunazgoak urteko lehen balorazio bat egin du, eta nabarmendu dute kanpainak “harrera ona” eduki duela. Batez ere, komunikazio aldetik egindako lana goraipatu dute, bide digitaletik zein offline bidetik. 1.300 pertsonatik gora bisitatu dute webgunea, “kanpainako euskarri nagusia”, eta datua “positiboa” dela esan dute. “Euskarri ezberdinak eta estrategikoak aukeratu izanak kanpainaren ikusgarritasuna sustatu du”.

Estrategia digitalean lehen pausoak eman dituzte, eta Instagram eta Facebook sare sozialak erabiliz publiko gazteagoarengana heltzea lortu dutla diote: “Orain arte heltzea zailagoa suertatu den adin-tarte batera heltzea lortu dugu”. Instagrametik 167 pertsona bideratu dituzte webgunera, eta Facebooketik 724. Bestalde, Amankomunazgotik Youtubeko kanaleko kanpainako bideoaren “arrakasta” nabarmendu dute. 25.000 ikustaldi baino gehiago eduki ditu eta 313 pertsona bideratu ditu webgunera. Horrez gain, QRak ere erabili dituzte eta horiek offline aukera zabaldu die.

Helburu argia. Erronka urte amaieran 950 tonatara iristea da, eta maiatzaren 15era arte 307,64 tona batu dituzte. Hain zuzen ere, helburua da 2020ko datuak berreskuratzea, 1.005 tona inguru. 2022an, adibidez, 863 tona bildu zituzten. Hala ere, gogoratu dute 2020a “konfinamenduaren urtea” izan zela eta ondorioz gehiago sukaldatu zela etxeetan eta hondakinak “modu zuzenean” sailkatzeko aukera gehiago egon zela.

Era berean, nabarmendu dute Lea-Artibai dela Bizkaian gehien birziklatzen duen eskualdea. Bizkaiko batezbesteko organikoaren bilketa tasa gainontzeko hondakinekiko %2,8 den bitartean, Lea Artibain %10,35 da (2021eko datuak). “Honek aberasgarritasun handia bermatzen die Lea-Artibaiko lursailei, eta hondakinen kudeaketan aurrezpen handia suposatzen du”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.