Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lea-Artibaiko atletek hamabi domina lortu dituzte Bizkaiko atletismo txapelketetan

Asteburuan aire zabaleko diziplina desberdinetako probak lehiatu dituzte Basaurin.

Mikel Reina Barros
Lea-Artibai eta Mutriku
2023/05/23

Lekeitioko Tximista atletismo taldeak eta Durangoko kirol taldean dauden Lea-Artibaiko kirolariek domina asko eskuratu dituzte Bizkaiko Atletismo Txapelketan. Guztira hamabi domina lortu dituzte: urrezko hiru, zilarrezko sei eta brontzezko beste hiru.

Jauziei dagokionez, Tximistako Ines Lauzirika eta Naia Garetxana protagonista handiak izan dira. Jauzi hirukoitzean Lauzirikak lehen postua lortu zuen 12,01 metroko jauziagaz, eta Garetxana laugarren izan zen 1,77 metrokoagaz. Jauzi luzaeran Garetxana bigarren izan zen 5,48 metrogaz, eta hirugarren Lauzirika 5,29 metrogaz.

Mutilak Basauriko Bizkaiko Atletismo Txapelketan

Argazkia: Juan Sampedro

Sarai Larrinaga etxebarritarrak ere emaitza bikainak lortu ditu, bi zilarrezko domina lortu zituen, pisuaren jaurtiketan 11,47 metroko markagaz eta diskoan 39,65 metroko jaurtiketagaz. Pertigan Tximista taldeko Aiora Pikabea hirugarren geratu zen pertigan 2,30 metroko markara iritsiz. Altueran emaitza bera lortu zuen Paul Lauzirikak, 1,80 metrotara helduz.

Lasterketetan lortu zituzten eskualdeko atletek emaitzarik onenak. Paule Garcia lekeitiarrak urrezko domina eskuratu zuen 3.000 metroko lasterketan 11:03:73ko denboragaz. Nahia Ibarzabal markina-xemeindarrak ere lehen postua eskuratu zuen 5 kilometro martxako diziplinan. 1.500 metroko lasterketan Markina-Xemeingo Izaro Aranburuk bigarren postua lortu zuen 4:55:01eko denboragaz. Abiadurakoetan, Ainara Plaza bigarren izan zen 800 metroetan 2:20:08ko denboragaz, baita Olatz Martiartu ere 400 metroetan 1:07:02ko markagaz.

Mutilak Basauriko Bizkaiko Atletismo Txapelketan

Argazkia: Juan Sampedro

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.