Markina-Xemeingo EH Bilduk “herri bizi bat” nahi du
Joan den barikuan [maiatzak 17] hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin zuten Arkupean.
Iratxe Lasa EH Bilduko hautagaiak esan zuen “herri bizi bat” nahi duela, hori delako koalizioaren “eredua”, eta horretarako udal batzorde “funtzionalak” behar direla gaineratu zuen. Hain zuzen ere, azpimarratu zuen taldearen lehentasunetako bat izango dela auzo batzarrei “lehen zuten garrantzia ematea”. Esan zuen “arduratuta” daudela euskararen arnasgunearen egoeraz, eta baieztatu zuen EH Bildugaz udal gobernantzan “ikuspegi feminista bermatuta” egongo dela. Kudeaketa ekonomiko “orekatu eta zaindu” baten aldeko apustua berretsi zuten: “Aniztasuna klase askotakoa izan daiteke, eta aniztasun mota guztiei eskaini behar zaizkie aukera berdinak”.