Ziortza-Bolibarko erreka garbitu dute
Ziortza-Bolibarko Udalak, Aranbaltz kultur elkarteak eta Uren Euskal Agentziak elkarlanean antolatu zuten zapatuan [ekainak 3] erreka garbiketa. 17 herritar elkartu ziren eta hainbat gauza atera zituzten ibaitik. 11:00etan atera ziren herriko plazatik, eta Zubialdetik beheko zubira arte joan ziren.