Lekeitioko II. Warhammer lehiaketa jokatuko dute
Zapatuan [ekainak 10] egun osoan ariko dira kultur etxeko erakusketa gelan lehiatzen.
Warhammer Lekitto Elkarteak antolatu du bigarren urtez lehiaketa. Elkarteak lehiaketa “aurrerapausoak ematen eta handitzen” jarraitzen duela esan du, betiere parte hartzaileentzako “esperientziarik onena” bilatu nahi dutela gogoratu dute. Txapelketa bikoteka da eta 2.000 puntura. Hiru partida jokatuko dituzte, bi goizean eta beste bat arratsaldean.
Sariei dagokionez, lehiaketako irabazleek garaikurrak eta Bilboko Games Workshop dendan gastatzeko 40 euroko bonoa irabaziko dute. Kiroltasun gehien erakusten dutenek opariak eta 20 euroko bonoa jasoko dituzte. Azkenik, bere armada hobeto marrazten duen bikoteak opariak eta 30 euroko bonoa irabaziko du.
Egitaraua:
- 08:45: Etorrera eta aurkezpena
- 09:00-12:00: Lehen partida
- 12:00-14:00: Bigarren partida
- 14:30-16:00: Bazkaltzeko atsedenaldia
- 16:00-19:00: Hirugarren partida
- 19:00-19:30: Sari banaketa eta lehiaketaren amaiera