24 parte hartzailek lehiatu dute Lekeitioko II. Warhammer txapelketa
Lekeitioko kultur etxeko erakusketa gelak hartu zuen zapatuan Lekeitioko II. Warhammer lehiaketa. 24 parte hartzailek eman zuten izena, bikoteka jokatu zuten, eta irabazleak Alex eta Endika bilbotarrak izan ziren. Hala ere, partaide denek eraman zuten saria etxera. «Jende asko hurbildu zen jokoaren inguruan galderak egitera», esan dute. Domekan, umeentzako margoketa tailerra egin zuten.