Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekittoko Mugimendu Feministiak Ujika prozesuko Pirt-Part fasea amaituko du

Barikuan [ekainak 16] 18:00etan azken eztabaida bilera egingo dute, udazkenean Zirt-Zart fasean erabakiak hartu baino lehen.

Mikel Reina Barros
Lekeitio
2023/06/14

Lekittoko Mugimendu Feministia martxoaren 8an sartu zen Andraetxe berrian. Sarreragaz batera jarri zuten martxan Ujika prozesua, hau da, zelako espazioa sortu nahi duten inguruko hausnarketa. Hiru fase nagusi ditu. Lehendabizi, Tarratadia izeneko irudikapen fasea abiarazi zuten, eta horretan Andraetxia zelakoa izatea nahi dutenari buruz aritu ziren. Gero, Pirt-Part fasea hasi zuten, barikuan amaituko dena. Hilabete bakoitzean gai batzuen inguruan eztabaidatu dute. Apirilean Andraetxiaren helburu eta printzipioen inguruan aritu ziren, maiatzeko bileran antolaketa eta kudeaketaren inguruan egin zuten berba eta orain espazioaren txanda izango da.

Barikuan [ekainak 16] 18:00etan bilera egingo dute eta parte hartzeko deia egin dute. Besteak beste, Andraetxearen bigarren solairuaren inguruan ariko diela aurreratu dute: “Gaur egun ur eta argi barik dago, hau da, ezin da erabili, udalak esan bezala egokitu beharko luke”. Horrez gain, Andraetxeak zer beharrizan dituen aztertuko dituzte eta horren arabera espazioa moldatu. Pirt-Part faseko azken bilera izango da. Gero, udan atseden hartuko dute eta udazkenean abiatuko dute Zirt-Zart fasea, hau da, erabakiak hartzeko momentua.

“Metodologia egoki bat izateari eman zitzaion garrantzia, botere harremanak ekiditeko”

Bi aldeak. Maiatzean kudeaketa eta antolamenduaren inguruan aritu ziren hamar emakumek baino gehiagok. Bi taldetan banatu ziren eta irten ziren gai bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak atera zituzten. Asanbladen beharrez hitz egin zuten, “iraunkorrak edo esporadikoak” izatea, esate baterako, ekintza zehatz bat antolatzeko. “Horretarako, metodologia egoki bat izateari eman zitzaion garrantzia, botere harremanak ekiditeko”.

Hain zuzen ere, esan dute “malgutasunari eta elkar zaintzeari” ematen diotala garrantzia: “Hau da, antolaketa edo kudeaketa zerbait zurruna beharrean egoeretara egokitu behar dela. Ardurak izatearen kontuari ere heldu zaio, ahal dela, errotatiboa izatea, inor ezinbesteko ez izateko, inor ez erretzeko”. Andraetxea espazio “seguru eta askea” izateko dekalogo bat idazteko aukera ere aztertu zuten. Ados jarri ziren urte hasieran “ezinbestekoa” izango litzaketela urteko balorazio bat egitea.

Kudeaketari dagokionez, autogestioaren aukera aztertu zuten, “menpekotasuna ezaren” onura edota “diru sarrera finko bat ez izatearen” beste aldea. Beste alde batetik, diru laguntzen “diru errazagoa” jasotzeko aukeraz ere hitz egin zuten, baita horrek dakarren “menpekotasuna”. Gainera, bazkideak izatearen inguruan aritu ziren eta guzti.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.