Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Markina-Xemeingo Udalak prest du Merkataritza Indartzeko Plana

Iaz martxan jarritako Plan Bereziak herriko ekonomiaren errealitatea aztertzeaz gain, etorkizunerako helburuak eta bide orriak zehazten ditu.

Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2023/06/14

Azken urteetan, pandemia garaitik batez ere, merkataritza sektoreak “etengabeko aldaketak” bizi dituela esan dute udaletik eta horrek “sakoneko transformazioak” ekarri ditu: internet bidezko erosketak, tokiko kontsumoaren garrantzia edota komertzializazio ereduen eraldaketa, besteak beste. Horrenbestez, “beharra” ikusi dute sektorea berrantolatzeko eta lehiakortasun maila handitzeko. Planak sektorearen erronkei “era ahalik eta aproposenean” heltzeko aukera ematen du. Gaineratu dute “berebiziko garrantzia” duela lehiakortasuna sendotzeko eta herritarrei gertuko zerbitzu oparo bat eskaintzeko.

“Ezinbestekoa” udalaren, Hemen Be Bai merkatari elkartearen eta Leartibai Fundazioaren elkarlana eta kolaborazioa.

Horretarako egin dute Merkataritza Indartzeko Plan Berezia. “Sektore indartsu bat izateak, herri-dinamikak garatzea eta herritarren bizi kalitatea bermatzea errazten ditu”. Ikertalde aholkularitza enpresak garatu du plana eta bi fase izan ditu. Batetik, gaur egungo herriko saltokien egoera aztertu dute.

Prozesu parte hartzaile bat eraman zuten aurrera herritarren eta sektoreko langileen iritzia jasoz. Herritarrak, kontsumitzaile bezala, telefonoz eta kalean egin zaizkie inkestak. Eskaintzaren ikuspegia jasotzeko, sektoreak ere inkesta bat bete du. Gainera, bi lan saio espezifiko burutu dituzte sektoreko eragile desberdinekin. Esan dutenez, “ezinbestekoa” izan da udalaren, Hemen Be Bai merkatari elkartearen eta Leartibai Fundazioaren elkarlana eta kolaborazioa.

Negozio arduradunen 1/3ak 55 urte baino gehiago ditu, “errelebo beharraren auzia islatuz” ondorioztatu dute

Inkestetatik bildutako datuen arabera, herritarren merkataritza gastuaren 3/4 inguru udalerriko establezimenduetan geratzen da. Herrian kontsumitzen ez dutenen gehienek Durangaldeko eta Bilbo Handiko hiri-merkataritza eta azalera handiko saltokietara joaten dira. Baina, era berean, Markina-Xemeingo negozioek “aldameneko herrietako bezeroaren gastuaren zati bat” bereganatzeko gaitasuna dutela ikusi dute.

Saltokiei dagokionez, negozioen 1/4ak hamar urte baino gutxiagoko antzinatasuna du. Horrez gain, negozio arduradunen 1/3ak 55 urte baino gehiago ditu, “errelebo beharraren auzia islatuz” ondorioztatu dute: “Negozioen digitalizazio maila nahiko mugatua da lehiakortasunaren aldetik gabeziak irudikatzen ditu”.

Bide orria. Azterlana eskuan izanik, udalak etorkizunerako ekintza planak zehaztu ahal izan ditu. “Sektorearen egungo eskaintza indartzea bilatzen da, jendeari aukera komertzial zabala eskainiz bertan kontsumitu dezan, herriari klima biziagoa eta erakargarriagoa emanez”. Horrela ikusi dute “merkataritza agertokia hobetu” behar izana, komunikazio eta dinamizazio “estrategien garapena” edota negozioen “lehiakortasun mailaren areagotzea”. Gainera, Hemen Be Bai elkartearen indartu beharra ikusi dute baita beste sektoreekiko “hibridazio egitasmoen sustapena” eta eragileen arteko “koordinazioa eta gobernantza” garatzea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.