Duela hilabete publiko egin zituzten eskariei, udalak zein zaharren egoitzako gerentziak "entzungor" egin diela salatu zuten eguaztenean [ekainak 14].
Lanerako material eta baliabide egokiak bermatzea, kontratazio gehiago ematea edota erresidentziaren gestioan langileen ahotsa ordezkatuta egotea ziren aldarrikapen horietako batzuk. Gerentziak langileen birordenamenduak edota baliabide berri batzuk erosi dituen arren, “sakoneko aldaketarik ez” duela egin jakinarazi dute: “Funtsezkoa da erresidentzian langile gehiago kontratatzea, egungo lan kargak zerbitzu egoki bat ematea oztopatzen baitu”. Orain arte jendearen aldetik jasotako babesa eskertu dute eta oraindik borrokak jarraitzen duela adierazi dute, “behintzat minimoak betetzen diren arte”. Beraz, datozen egun eta asteetan ere egongo diren deialdiei adi egoteko eskatu diete Lekeitioko zein inguruko herritarrei.

Argazkia: Martzel Nabarro.