Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Hiru urte eta gero San Pedro jaiak ospatuko dituzte Markina-Xemeingo Barinaga auzoan

Barikutik [ekainak 23] domekara [ekainak 25] bitartean askotariko ekintzak antolatu ditu Jai Batzordeak.

Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2023/06/21

Barinaga auzoan San Anton jaiak izaten badira nagusi ere, sanpedroak ere gogotik ospatzen dituzte. Are gehiago aurten hiru urteren ostean berreskuratuko baitituzte. Aurten ekainaren 23tik 25era bitartean elkartuko dituzte auzotarrak. Gainera, «ahalegin berezia» egin nahi izan dute eta egitarau oparoa antolatu dute astebururako.
Egitaraua Barinagako Jai Batzordeak aurrera eramaten badu ere, besteak beste, Markina-Xemeingo zein Etxebarriko udalen laguntza izaten dute bestelako laguntzaileez gain.

Barikuan [ekainak 23] San Juan bezpera izanda, zelan ez, sua izango da protagonista. 17:00etan hasiko dira frontoian gaztetxoen arteko pilota partidak eta gero txikiteoa hasiko dute suaren inguruan dantza egin arte.
Barinagak bolatoki ederra du eta gainera Markina-Xemeinen eta inguruan dagoen hiru txirlo tradizioaz jakitun bosgarren urtez antolatuko du zapatuan [ekainak 24] hiru txirlo bola joko txapelketa. Izen ematea 5 eurokoa izango da. Sari handiak banatuko dituzte: irabazleak Hemen Be Bai merkatari elkartearen 75 euroko bonoa eta jasotako diruaren erdia, bigarrenak 50 euroko bonoa eta diruaren laurdena, hirugarrenak 25 euroko bonoa eta diruaren %15 eta laugarren sailkatuak diruaren %10 eramango du etxera. Txikiteoagaz emango diote amaiera egunari zapatuan.

Domeka [ekainak 25] izango da egun handia, ekintza aldetik behintzat. 12:15ean meza egingo dute eta gero mezaostekoa izango du bertaratzen direnek kopauagaz batera. Ondoren, herri jolasak eta V. Txapel jaurtiketa txapelketa jokatuko dute. Barinaga auzoko herritarrak herri bazkarian elkartuko dira denak. Orain arte 90 auzotarrek eman dute izena, eta Jai Batzordetik azaldu dutenez, 100 pertsonarentzako muga jarri dute. Menuari dagokionez, entsalada, bildotsa, sahieskia, postrea, kafea eta kopa izango dute, edaria barne izanik. 16:00etan umeek puzgarriekin jolasteko aukera izango dute. 18:00etan, berriz, idi probak antolatu dituzte probalekuan, Elgoibarko Soarte, Berriatuko Usaisti eta Azkoitiko Isidro Erretegiak parte hartuko dute. Ostean rifaren zozketa egingo dute.

Egitaraua:

Ekainak 23, barikua:

  • 17:00: Gaztetxoen arteko pilota partiduak.
  • 20:00: Txupinazoa eta txikiteoa.
  • 21:30: Sua piztuko da.

Ekainak 24, zapatua:

  • 16:30: V. Barinagako hiru txirlo bola joko txapelketa.
  • 20:00: Txikiteoa.

Ekainak 25, domeka:

  • 12:15: Meza nagusia.
  • 13:00: Mezaostekoa eta txikiteoa.
  • Ostean: Herri jolasak eta V. Txapel jaurtiketa txapelketa eta txupinazoa.
  • 14:30: Herri bazkaria.
  • 16:00: Umeen jolasak puzgarriekin.
  • 18:00: Idi probak.
  • Ostean: Rifaren zozketa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.