Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkartean egindako lanari aitortza egin dio Udalak
Uztailaren 3an pasako da Tourra Markina-Xemeindik, baina domekan [ekainak 18] Tour Eguna egin zuten Zelaibarrin. Hain zuzen ere, udalak ezin izan zuen egun aproposagoa aurkitu Markina-Xemeinen txirrindularitza sustatze aldera Txirrindulari Elkartearen bidez hainbat herritarrek egindako lana aitortzeko.
Hurrengokoak izan ziren omenduak:
- Amets Txurruka Ansola
- Manu Nolla Herrero
- Jose Sololuze Txurruka
- Nere Sololuze Txurruka (bilobak jaso zuen oroigarria)
- Fernando Arriaga Olabe “Pitis”