Lekittarra denboraldia hasteko "gogotsu" dago
Domekan [ekainak 25] Eusko Label Ligako traineruaren eta harrobiko ontzien aurkezpen egin zuten.
Zapatuan [uztailak 1] hasiko da Eusko Label Liga, eta ohiturari jarraituz, Isuntzak traineruen aurkezpen ofiziala egin zuen domekan [ekainak 25], udaletxeko eskaileretan. Osertz Aldai Lekittarrako prestatzaileak esan du “gogotsu” daudela lehiaketari hasiera emateko. Entrenatzaileak adierazi du aurtengo taldea “gazteagoa” dela, “esperientzia gutxiagokoa”, baina era berean “ilusio eta gogo askokoa”: “Klubaren ezaugarri bat da borrokalaria izatearena, lehiakorrak izateko entrenatzen ari gara”. Helburuez hitz eginda, “maila mantendu” nahi dute eta “kanporaketa saihestu ahal bada hobeto”.