Tourrak aldaketak eragingo ditu Lekeition
Udaletik zenbait neurri hartu behar izan dituzte lasterketa segurtasunez igarotzeko.
Astelehenean [uztailak 3] Tourrak Lea-Artibaiko errepideak zeharkatuko ditu eta bidean Lekeitiotik pasako da. Udaletik zenbait neurri hartu behar izan dituzte lasterketa segurtasunez igarotzeko. Paskual Abaroa etorbidea, Txatxo Kaia, Santa Elena etorbidea, eta, oro har, alde zaharrean hurrengoko neurriak hartu dituzte uztailaren 3an 10:30etik 15:30era bitartean:
- Trafikoa moztuta.
- Aparkalekuak hutsik. Ezin da autoa kalean aparkatu bezperatik (2 eta 3 parkingetan aparkatzea aholkatzen da, eta Artadi ahalbidetuko da aparkatzeko).
- Debekatuta ibilgailuak garajeetatik ateratzea. Kotxea behar baduzu, mozketa egin aurretik atera garajetik.
Horrez gain, Markina-Xemein eta Ondarroako bideak itxita egongo dira. Gernika-Lumoko bidea irekita egongo da.
Tour-ak zeharkatzen dituen ibilbideak moztuta dauden bitartean Bizkaibus zerbitzuak murrizketak izango ditu:
- Bilborako Bizkaibus zerbitzua (Gernika-Lumotik) Sabino Arana hiribideatik egingo da.
- Beste autobus lineek murrizketak izango dituzte lasterketak irauten duen bitartean.
- Geltokia lekuz aldatuko da mozketek iraun duen bitartean: Sabino Arana hiribidean. Tour-a igaro ondoren ohiko zerbitzua berreskuratuko da.
Sahiesbidetik. Lekeitiora bidean, Tourra Markina-Xemeingo saihesbidetik igaroko da astelehenean [uztailak 3]. Trabakuatik heldu eta Lekeitiorantz zuzenduko da lasterketa, Zornotza eta Baiona batuko dituen 3. etapan. Ondorioz, BI-633 errepidea moztuta egongo da hainbat orduz, printzipioz 10:30etik 14:30era. Antolakuntzak ezarritako neurriek sortuko dituzten gorabeheren aurrean,”pazientziaz” ibiltzea eskatu du.