30 korrikalari batu ditu Etxebarriko herri krosak
Lehiaketa baino, kirolzaletasuna sustatzea da elkartearen helburua, eta bide horretatik, korrikalari guztiak saritu zituzten antolatzaileek.
30 korrikalarik parte hartu dute Etxebarriko Txik-Txak Kirol Elkarteak antolatutako Etxebarriko III. Herri Krosean. 11:00etan hasita, korrikalari txiki, gazte eta nagsuiek egin zuten aringa-aringa zapatuan [uztailak 1] herriko kaleetan zehar.
Hiru ibilbide eduki zituzten aukeran, adin eta gaitasun guztietako korrikalariek parte hartu ahal izateko: 100 metroko ibilbide laburra, 1.200 metroko ertaina eta 6.000 metroko luzea.
Lehiaketa baino, kirolzaletasuna sustatzea da elkartearen helburua, eta bide horretatik, korrikalari guztiak saritu zituzten antolatzaileek. Izan ere, atletismoarekiko zaletasuna bultzatzeko asmoz, 3-4 ekitaldi prestatu ohi ditutze urtero, denak filosofia beragaz: “Gure pentsaera ez da lehiakortasuna bilatzea, atletismoarekiko zaletasuna bilatzea baino”.