Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Goikoetxea eta Manzi, txapeldunorde Zumaian

Goikoetxeak eta Manzik ezin izan zituzten Barandika eta Lopez mendean hartu, eta finala 13-15 eta 8-15eko markagailuagaz galdu zuten. Zumaiako herriak omenaldi hunkigarria eskeini dio Goikoetxeari.

Goikoetxea eta Manzisidor Zumaian. Argazkia: Jai Alai news.
Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2023/07/03

Iñaki Osa Goikoetxeak etxeko azken partidua jokatu zuen zapatuan, Zumaian, baina ezin izan zituen etxeko ikusleak garaipenagaz agurtu, izan ere, Barandikak eta Lopezek irabazi zuten Goikoetxearen eta Manziren aurkako finala: 13-15 eta 8-15eko markagailuagaz gailendu ziren Barandika eta Lopez Zumaiako Masterrean.

Nahi eta ezinean aritu ziren Goiko eta Manzi. Markagailuan atzetik hasi zuten partidua, eta ezin izan zuten hori irauli. Barandikak eta Lopezek bikote sendoa osatu zuten, eta Barandikak joko maila ona erakutsi zuen, pilota bilatuz, ondo erreboteatuz eta pilotakada eraginkorrak eginez. Lopezek ere ez zuen hutsik egin.

Barandika eta Lopez garaile Zumaian. Argazkia: Jai Alai News.

2-6koagaz hasi zen norgehiagoka. Goikori kostatu egin zitzaion partiduan sartzea, baina sartu zen. Tanto bi jarraian egin zituen (4-8, 5-8), eta markagailua estutu zuen. Hala ere, txik-txak bategaz erantzun zion Barandikak (6-9). Goikoetxearena izan zen hurrengo tantoa, horma bikoa, publikoa zutik jarri zuena (7-9), eta lehenengo set horretan ondo aritu zen Manzi, onenekin jokatzeko prest dagoela erakutsiz. Berak egin zuen 9-11koa, eta markagailua estutzen jarraitu zuen Goikok (10-12). Azken txanpa hori izan zen onena, biziena, alaia, eta horma bikoagaz borobildu zuen lehen jokoa (13-15).

Bigarren setean, urdinek gogor jarraitu zuten, eta Goikoetxea eta Manzi ahalegindu ziren arren, Barandika eta Lopezek abantaila mantentzen jakin zuten: 0-2, 1-4, 3-6. Atsedenaldirako, hala ere, lau tantokoa zen aldea (4-8), eta 8-15ekoagaz amaitu zen partidua.

Goikori omenaldia Zumaian. Argazkia: Jai Alai News.

Goikori omenaldia. Lehia amaituta lehertu zen Zumaiako Aitzuri pilotalekua. Frontoia beteta zegoen, Goiko agurtzeko bete zituzten harmailak herritarrek, eta omenaldi hunkigarria jaso zuen Goikoetxeak; udalak, zesta eskolak eta bere seme-alabek parte hartu zuten omenaldi ekitaldian. Alabak dantzatu zion aurreskua, eta semeak jantzi zion txapela. Jon Maiak ere bota zion bertsoa: “Goiko handia izan da baina, handiagoa da Iñaki”. Goikoren maisu izandako Mugerzak ere oparia eskaini zion puntistari: gaztaina landarea eman zion. Gaztainondoarena da xistera egiteko erabiltzen den materiala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.