Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Egitarau “indartsuagaz” dator Markina-Xemeingo V. Jazz jaialdia

Uztailaren 20, 21 eta 22an ospatuko dute bosgarren urteurrena Uhagon Kulturgunean. “Erantzun bikaina izan du orain arteko lau urteetan eta aurten ere hala izatea espero dugu”, adierazi dute

Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2023/07/05

Lea-Artibai eskualdeko jazz jaialdi bakarra da Markina-Xemeingoa, aurtengoa bosgarren urtea da eta horretarako hiru egunetan lau kontzertu antolatu ditu Uhagon Kulturguneak udalaren laguntzagaz. “Erantzun bikaina izan du orain arteko lau urteetan eta aurten ere hala izatea espero dugu”, adierazi dute antolatzaileak. Nabarmendu dute taldeen “kalitateaz” gain, A Contra Blues, Big Mama Montse eta Los Saxos del Averno taldeek aurtengo udan Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarrak izango direla.

Kontzertu guztiak Uhagon Kulturguneko terrazan izango dira. Euria egiten badu, uztailaren 20 eta 21ekoak  kulturgunean barruan izango dira eta hilaren 22koak, plazabarripean, frontoi txikiaren ondoan. 19:30etan hasiko dira kontzertu denak eta doan izango dira. Egitarau “indartsua” antolatu dute.

Uztailaren 20an A Contra Blues taldeak emango dio hasiera Markina-Xemeingo V. Jazz jaialdiari. Boskote kataluniarra Europako rock-blues talde garrantzitsuenen artean dago. Hainbat sari eskuratu dituzte, besteak beste, European Blues Challenge ospetsua 2014an, adibidez. 15 urteko etenik gabeko ibilbidea dute eta zazpi disko publikatu dituzte. “Zuzeneko benetan indartsua eskaintzen dute. Hain zuzen ere, taldearen 15. urteurrena ospatzeko biran dabiltza eta Markina-Xemeingoa izango da bira horren baitan Euskal Herrian uda honetan emango duten kontzertu bakarra”.

Markina-Xemeingo V. Jazz jaialdiari “luxuzko amaiera” izango da

Uztailaren 21ean Irati Bilbao izango da protagonista. Begin abeslari bizkaitarraren lehen proiektu pertsonala da, konposaketa eta moldaketa pertsonalez josia dago”. Bilbaok Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxean kide izandako lau musikarirekin batera sortu ditu abestiak. “Jazzaren oinarri tradizionaletatik abiatuz musika honen proposamen garaikideetaraino hurbiltzen den proiektua da, zenbaitetan pop edo beste musika estilo batzuekin loturak ezarriz baita”.

Zapatuan [uztailak 22], berriz, egun handi bezala, bi kontzertu antolatu dituzte. 19:30ean Big Mama Montse 35 years & Captain`s Brotherhood igoko dira oholtzara. Montserrat Pratdesaba blues eszenan erreferente nagusietako bat da. Urteurrena ospatzeko kontzertu “berezi” batzuk antolatu dituela esan dute, “batez ere abesti propioekin osatutako errepertorio batekin” eta Hernan Fridman eta Lorenzo Epinozzi (Captain’s Brotherhood) musikarien laguntza izango du. 21:00etan Los Saxos del Averno taldearen txanda izango da. Seikote “berezi, indartsu eta alaia” dela azpimarratu dute, kalitate eta ibilbide “izugarriko” musikariz osatua. “60. hamarkadako rithm&blues erritmoak oinarrian hartuta euren doinuekin dantzarako eta alaitasuerako giroa sortzen dute. Musika ona eta dibertsioa, barra barra”. Markina-Xemeingo V. Jazz jaialdiari “luxuzko amaiera” izango da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.