Lekeitioko eta inguruko artistak izango dira protagonistak Udako Arte Erakusketan
Uztailaren 11n hasi eta abuztuaren 27ra arte sei erakusketaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Beste urte batez Lekeitioko Eskolapeko aretoak herritarren eta inguruko bizilagunen artearen topagune izango da. Sei erakusketa erakutsiko dituzte udalaren eskutik uztailaren 11tik abuztuaren 27ra. “Aurten ere, hainbat arte diziplinetaz gozatzeko aukera izango dugu herrian. Erakusketa honek alor ezberdinetako artistengana heldu nahi du, arte aniztasunaren isla izan dadin”, adierazi dute.
Erakusketak:
- Uztailaren 11tik 16ra: Kepa Bilbao Bustoren Topaketak eta egoerak.
- Uztailaren 24tik 30era: Enrike Zubia Elorduiren Ur eta lur.
- Uztailaren 31tik abuztuaren 6ra: Maite Saavedra Ordorika eta Miren Agur Meabe Plazaren Terra.
- Abuztuaren 7tik 13ra: Juan Isasi Urdangarinen Lekitto luzetara.
- Abuztuaren 14tik 26ra: Irene de Madrazo Abaden Insect extinction?.
- Abuztuaren 21etik 27ra: Aitor Arrizabalaga Txurrukaren Harria Zura eta ura.