Markina-Xemeinek hartuko du Euskadiko Harri Zulatze Txapelketa
Domekan [uztailak 9] 19:30ean lehiatuko dute sei parte hartzailek. Horrez gain, aizkolariak ere egongo dira.
Markina-Xemeinen lehiatuko da Euskadiko Harri Zulatze Txapelketa. Euskadiko Herri Kirol Federakundeak eta udalak domekan [uztailak 9] 19:30ean jarri dute hitzordua, Zelaian.
Sei taldek bilatuko dute txapela eta hirukoteka lehiatzen dira kirolariak: Aldai alde, Gallarta, Piratak, Burdin gazteak, Kabiezes eta Errekatxo. Harri zulaketa denbora jakin baten harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola da. Kirolari bat altzairuzko barra bategaz zuloa egiten ari den bitartean, beste batek ura botatzen du zulora, hirugarrena atsedenean dagoelarik.
Horrez gain, antolatzaileek aizkolarien erakustaldia antolatu dute: Hodei Ezpeleta, Irati Astondoa, Jokin Urretabizkaia eta Nerea Arritu ariko dira nor baino nor gehiago.