‘Soinu-dantza’ ikusikizuna eramango dute oholtza gainera Mutrikun
Zapatuan [uztailak 15], urte osoan lanean aritu ondoren, Gure Ametsa Dantza Taldeko kideek bere Soinu-dantza ikuskizuna taularatuko dute, gaueko 23:00tan, Txurruka Plazan. 13 eta 25 urte bitarteko taldeko 35 dantzariz osatutako dute ikuskizuna, eta honek, euskal dantza tradizionalaren artea eta zinema mundua nahastuko ditu ekitaldi berean, honek dakarren berritasunarekin. Soinu-dantza izango da, hain zuzen, ekitaldiaren izenburua, dantza zinemarekin uztartzeko asmotan filmetako soinu-bandei keinu bat eginez.
Larunbat gaua plan desberdin batez busti nahi duen eta zinema eta euskal dantzak gustoko dituen herritar oro gonbidatu dute herriko Txurruka Plazara. Aurretik ikusi gabeko ikusizunaz gozatzeko gonbita luzatu dute, “aukera paregabea izango baita inoiz ikusi ez den zerbaiten parte izateko”. Guztira zortzi kanta dantzatuko dituzte erakustaldi guztian zehar.