65 urtetik gorakoentzako, zine sarrera 2 euroren truke Lekeition
Espainiar Estatuko Kultura Ministerioak sustatutako eskaintza baten bidez burutiko da ekimena hona atxikitu diren inguruko zinemetan, Lekeitioko Ikusgarri Zineman, hain zuzen. Astelehenean [uztaialak 17] hasi eta abenduaren 31ra bitarte, astelehenero eskuratu ahal izango dute Lekeitioko Ikusgarri Zineman sarrera 2 euroren truke 65 urte edo gehiago dituzten pertsonek.
Ministeriotik adierazi dutenez, badirudi, pandemia geroztik, adin tarte horretako biztanleei, gehiago kostatzen ari zaiela pandemia aurretik zituzten zaletasun eta errutinetara itzultzea, horregatik, ekimen honen helburu nagusia, berriz ere 65 urtetik gorako herritarrak zinera erakartzea da.
Nola eskuratu
Leihatilan NANa erakutsiz adina egiaztatuko dute eta beste tramiterik egin beharrik gabe 2 eurotan ikusi ahal izango du pelikula bertaratzen den adin tarte honetako pertsona orok.