Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKultura

Santiago jaien txanda, heltzear

Musikak, herri kirolek eta tradizioek bat egingo dute Santiago eta Santa Ana jaietan. Zegaz gozatu izango dute Etxebarrian, eta Ispasterren.

santiago eta santa ana jaiak Ispaster
Ane Maruri Aransolo
Etxebarria,Ispaster
2023/07/21

Badatoz Santiago eta Santa Ana jaiak eta Etxebarrian eta Ispasterren gogotsu daude jaiei ondoetorria emateko.

Uga eta Zixuren jaitsieragaz, txupinagaz eta pregoiagaz hasiko dituzte gaur Etxebarriko jai nagusiak, 19:00etan. Etxebarriko Gazte Asanbladak botako du pregoia, gazte asanblada sortu zuteneko 30. urteurrena delako. Gero, Guraso Elkarteak antolatuta, Zumaia txarangarekin danborrada egingo dute, eta buruhandiek borobilduko dute jaien hasiera. Ostean, Gazte asanbladak antolatuta, herri afaria egingo dute frontoian, eta 23:00etatik aurrera kontzertuak egongo dira plazan.

Jesus Iriondo alkateak dio herritarrak “gogotsu” daudela jaiak heltzeko, izan ere, herritik eta herritarrentzako prestatu dituzte horiek. Hain zuzen ere, adin tarte guztietakoei begirakoak dira ekimenak: ”Programa oso zabala da, adin guztietako herritarrentzako prestatutakoa”.

Bigarren Chef Lehiaketa egin dute plazan.

Egunik jendetsuena, berriz, biharko kuadrillen eguna izango da: paella herrikoia eta play-back saioa egingo dituzte. Gaur gaurkoz, 420 pertsonak izena eman dute herri bazkarian: ”Egunik indartsuena da, kuadrillaka paellak egiten dituzte, eta jende asko bertaratzen da». Aurten, Beldur Barik gunea ere jarriko dute bihar, «jende asko bertaratuko delako egun horretan”.

Domekan, Nagusien Egunean, herriko 90 eta 91 urtekoei zein jaioberriei omenaldia egingo diete, eta gero, jubilatuen bazkarian batuko dira. Astelehena, berriz, umeei zuzendutakoa izango da, eta bosgarren Txef Lehiaketan elkartuko dira 10 eta 17 urte bitartekoak; momentuz hiru kuadrillak izena eman dute. «Tortilla lehiaketa egingo dute euren artean», azaldu du alkateak.

Santiago Egunez, mezan batuko dira, eta herriko dantza taldearen eta Zerutxu taldearen dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Gero, pilota partiduek hartuko diete lekukoa, eta hurrengo eguenan, Uga eta Zixuren igoeragaz agurtuko dituzte festak.

EGITARAUA

Ispasterren ere, jai. Santiago eta Santa Ana jaiak ere herriko jai nagusiak dira ispastertarrentzat. Iaz, txupina, pregoia eta tanborrada iluntzetik eguerdira pasatu zituzten, baina aurten, iluntzean egingo dituzte berriro. Hortaz, jaien ikur den Txanton Pipirri ere iluntzean hartuko dute.

Pregoia Garbiñe Saenz de Buruaga alkateak jaurtiko du. “Agintaldia berriztu du, eta bera izango da jaiei hasiera emateaz arduratuko dena», azaldu du Eskarne Gogenola kultur zinegotziak. Egitaraua aurreko urtekoen “erdi antzekoa” dela dio. Hala, Santiago egunean txistulariak ariko dira oraingoan ere. “Pandemia sasoian ekarri genituen lehenengoz, eta aurten ere etorriko dira”. Herri kirolak ere presente izaten dituzte Ispasterren, eta aizkora txapelketa eta promozio mailako trontza mistoko txapelketak lehiatuko dituzte oraingoan.

Ispasterkosantiagoetasantaanjaiak 2

Ispasterkosantiagoetasantaanjaiak 2

Santa Ana egunean, berriz, hainbat herritar batzen dituen 32. Kros Lasterketa egingo dute: ”Iaz asko izan ziren parte hartzaileak, eta aurtengorako berdina espero dugu. Kanpotik ere etortzen da jendea, eta ispastertarrak ere entrenatzen ari dira”.

Santanatxu egunean, mozorro lehiaketa egingo dute. Hiru talde bakarrik aurkeztu ziren iaz, baina dagoeneko hamar taldek izena eman dute aurten. Mozorrotu aurretik, baina, herri bazkarian batuko dira. 200 lagun inguru bertaratu ohi dira, eta horiek dira aurreikuspenak: “Iaz lehenengoz egin zuten herritarrek paella handi bat, eta oraingoan ere paella handi hori egingo dute, sardinekin lagunduta”. Bazkarirako tiketak astelehenera bitartean eros daitezke Aritz-Bi jatetxean, Naberan Janari dendan eta herriko tabernan.

Gogenolak dioenez, herritar guztientzako jaiak dira Ispasterkoak. “Iaz hasi ginen egun bakoitzean adin ezberdinetako jendearentzako ekintzak prestatzen, eta horregaz jarraituko dugu. Denetarik daukagu, denontzako jaiak antolatu gura izan ditugulako”, azaldu du zinegotziak.

Aurten, berritasun modura, eraso matxisten aurrean, jai batzordeko kideak “puntu moreak” izango dira. “Ez dugu leku jakin bat izango puntu moretzat, baina jai batzordekoak izango gara puntu horiek. Edozein eraso jasanez gero, prest egongo gara horiei aurre egiteko eta laguntza eskaintzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.