Garazi Navarro amorotarrak Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko txapela jantzi du
Amorotoko bertsolari gazteak puntu eta erdiko aldeagaz bakarrik gailendu zaio Unai Mendibururi.
Barikuan [irailak 1] Zarautzek hartu zuen Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko finala. Sei bertsolari gazte aritu ziren nor baino nor gehiago txapela janzteko: Garazi Navarro, Unai Mendibururen, Iker Ormazabalen, Ekhiñe Zapiainen, Irantzu Idoateren eta Bittor Altube. Hain zuzen ere, lehen bien arteko lehia oso estua izan zen saio osoan zehar. Amaia Urbieta izan zen gai jartzailea.
Puntu eta erdiko tarteagaz bakarrik lortu zuen garaipena amorotarrak. Hurrengokoa izan zen sailkapena:
-
- Garazi Navarro: 265
- Unai Mendiburu: 263,5
- Iker Ormazabal: 249,5
- Ekhiñe Zapiain: 248,5
- Irantzu Idoate: 241
- Bittor Altube: 233,5