'Maaxa' potineko Kaiet Bereziartuak irabazi du Lekeitioko Antzar Jaiko sari nagusia
Gaur [irailak 5] eguerdian egindako zozketak zehaztu du potinen ordena. Guztira 97 ariko dira, 71 lekeitiar eta ingurukoak eta 26 kanpotarrak.
Maaxa potineko Kaiet Bereziartua Zubialdek irabazi du Lekeitioko Antzar Jaiko sari nagusia, berak egin ditu altxadarik gehien antzarrari burua kenduta: Bederatzi. Hurrengo saria, altxada gehien antzarrari burua kendu barik, T-Kento potineko Aritz Arando Akarregik lortu ditu 20 altxadagaz; dotoretasunaren saria Sastarrak potinarentzat izan da.
Hasi da Lekeitioko Antzar Eguna, eta behin hasita ez du etenik izango, akaso bai, baina gaur [irailak5] gaueko ordu txikietan. Goiz goizetik jendetza bertaratu da kostaldera arte, eguraldia lagun izan dute eta beroa da protagonista. Hain zuzen ere, jaiko lehen orduetan dagoeneko bero kolpe bat baino gehiago izan da eta larrialdietako zerbitzuak lanean jarri behar izan dira.
IKUSI ARGAZKI GALERIA ZUZENEAN
12:00etan hasi da Antzar Jaiko ontzien zozketa. Guztira 97 ariko dira, 71 lekeitiar eta ingurukoak eta 26 kanpotarrak. Lehen potina Karpinak izango da, haiei egokitu zaie lehendabiziko zenbakia. 16:00etan aterako dira eta 19:00etan azkena. Ia denak egon dira 75 kiloetatik behera, Txalopotek, esate baterako, harrapatzailea aldatu behar izan du azken unean. Urtero lez, iazko saridunek eta altxada gehien egin zituzten bost potinek zenbakia aukeratzeko eskubidea izan dute.
16:00etan hasiko da Antzar Jaia, baina jai giroa asko luzatuko da Lekeition, egiteko asko baitago.