Lekeitiarrak, San Antolin jaietako azken txanpan
Gaur [irailak 7] Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira. Goizean, umeek hartu dute Parkeko Gunea, bertan tirolina egiteko aukera izan dute.
Lekeitioko San Antolin Jaiei gero eta gutxiago falta zaie amaitzeko, lekeitiarrak azken egunak zukutzen ari dira, zelan gainera. Gaur [irailak 7] Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira. Bihar [irailak 8] emango diete amaiera Antiguako Amaren Egunagaz.
IKUSI ARGAZKI GALERIA ZUZENEAN
Goizean, atzo [irailak 6] gertatu bezala Umeen Egunagaz, herriko txikienak izan dira protagonista. Hain zuzen ere, batez ere haientzat egokitutako Parkeko Gunean elkartu dira nahi beste jolasetara jokatzeko. Hori bai, ekimen izarra tirolina izan da, berritasun nagusia izan da, eta umeek ez dute hutsik egin. Ilara luzeak sortu dira horman behera hondartzara arte jaisteko. Leaktibaiko kideek azalpenak eman dituzte lehendabizi eta gero binaka jaitsi dira, batek baino gehiago errepikatu nahi izan du.
Beste ume batzuek, txikiagoek batez ere, gerizpean joko desberdinetara jolasten aritu dira. Gainera, eskulan tailerra izan dutez plastikozko tapoiekin egiteko. Arratsaldean, berriz, Amandarrik umetloia egingo du eta herri kirolak izango dira plazan.