Lekeitioko Urpeko Taldeak irailaren 30era atzeratu behar izan du portuko garbiketa eguraldiagatik
Lekeitioko Urpeko Taldeak zapatuan [irailak 23] zen egitekoa urteroko Lekeitioko portuko garbiketa, baina eguraldiagatik astebete atzeratu behar izan dute, irailaren 30era. IX Hondartzen eta itsas hondoen Nazioarteko Garbiketa Handiaren barruan, Dzanga piragua taldearen eta Lekeitioko Udalaren laguntzagaz eramaten dute ekimena aurrera. “Gure helburua plastikoak, botilak, latak eta portuko hondoko zaborrak biltzea da, Antzar eguna pasa ondoren”.