367 parte hartzaile izan ditu Ondarroako Arrantza Lehiaketak
Gaur [irailak 30] portuko inguruak hartu dituzte herriko txikienek.
Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteak antolatuta, gaur [irailak 30] egin du 23. Umeen Arrantza Lehiaketa. 14:00etan udaletxeko plazan elkartuko dira. Lehiaketa hasi aurretik bokatak, ura, amuak… banatu dizkiete parte hartzaileei. Guztira 4-14 urte arteko 300 umek eman dute izena antolatzaileen arabera. Denak batera kalejiran atera dira eta arrantzale gazteek herriko kaleak hartu dituzte. Bolanderaren hotsagaz korrika atera dira umeak porturantza, oso garrantzitsua zen toki ona harrapatzea.
IKUSI ARGAZKI GALERIA ZUZENEAN
Zubibarritik Barrapuntaraino egon dira arrantzan eguerdian eguraldi eguzkitsua lagun. Umeak bakarrik ez, gurasoen laguntza izan dute eta familia askoren plana izan da lehiaketa. Baldintzei dagokienez, amuekin arrantzatu behar izan dute, 10 zm-tik gorako arrainak hartu behar izan dituzte, eta ezin izan dute lazunik arrantzatu.
Hurrengokoak izan dira irabazleak:
- 4-8 urtekoak: 7 urteko Alluitz Beroiz Osa ondarrutarrak 24 arrain hartu ditu.
- 9-14 urteko: 13 urteko Eñaut Alvarez Segade ondarrutarrak 49 arrain hartu ditu.
- Arrain pisutsuena: 9 urteko Alejandro Ayala Casco ondarrutarrak 1350 gramoko arraina hartu.
- Parte hartzaile gazteenan zozketako sariduna: 4 urteko Ohian Giraldo ondarrutarra.
Ohi legez, lehiaketa amaituta, Herribixikoak egon dira ekitaldia girotzeko. Beste urte batez parte hartzaileek sariren bat eraman dute etxera, horrenbestez, denek amaitu dute pozik. Arrantzak herrian izan duen eta izan baduen garrantzia belaunaldiz belaunaldi transmititu denaren isla izan da beste behin lehiaketa.