“Aparta” izan da Lekeitioko ‘Irailekoak’ poesia jardunaldia
Euskaltzaindiaren eskutik, eta udalaren laguntzagaz, poesiek hartu dute Lekeitio asteburuan. Euskal zein atzerriko poeten hitzaldiak, irakurraldiak zein errezitaldiak izan dira protagonistak zapatuan [irailak 30] eta domekan [urriak 1]. Egitasmoaren lehenengo hitzaldia Iratxe Retolazak eman zuen, Permitro poetikoak XXI. mendean: neurtezinaren zirrimarrak izenagaz eta solasaldiaren gidaritza Castillo Suarezek eraman zuen. Retolazak esan zuen poesiaren eremua “neurtezina eta mugagabea” dela. Herritarrek “ondo” erantzuten zutela adierazi dute antolatzaileek, giroa eta egitaraua “aparta” izan zela eta batez ere jardunaldiaren helburua bete dutela: “poesiagintza sustatu eta indartu”.