Amorotoko HAPOri buruzko informazioa eskainiko dute herritarrentzako
Eguenean [urriak 5] 17:00etatik 20:00etara informazio gunea jarriko dute herriko plazan.
Amorotoko Udalak uda aurretik jarri zuen martxan Herri Antolamendurako Plan Orokorra idazteko bidea, eta pixkanaka-pixkanaka aurrerapausoak ematen ari da. Hasieratik udal ordezkariek argi utzi nahi izan zuten “prozesu parte hartzailea” izatea nahi zutela. Hain zuzen ere, helburu horregaz lan teknikoa egingo duen enpresako arduradunek informazio gunea antolatu dute.
Esan dutenez, “herritar guztiei” zuzendutako karpa irekia jarriko dute eguenean [urriak 5], 17:00etatik 20:00etara, herriko plazan. Bertan, HAPO egiteko hirigintza prozesuari buruzko informazioa eskainiko diete hurbiltzen diren herritarrei. “Prozesuan zehar herritarren parte hartzea zabala lortzea da helburu nagusi bat, herritarron neurrirako herria lortzeko”, esan dute udaletik. Bertaratzeko deia egin dute.