Alkarregin Elkarteak Etxebarriko II. Tortilla Txapelketa antolatu du
Barikuan [urriak 13] amaituko da izena emateko epea.
Etxebarriko Alkarregin Elkarteak II. Tortilla Txapelketa antolatu du. Lehiaketa urriaren 20an egingo badute ere, aurretik izena eman beharra dago. Hain zuzen ere, izena emateko epea barikuan [urriak 13] amaituko da. Parte hartu nahi dutenek 678 49 65 81 telefonora deituz eman behar dute izena.
Urriaren 20an 17:00etan emango diote hasiera txapelketari, plazabarrin. Elkarteak banatuko ditu tortilla egiteko beharrezko osagaiak, hau da, patatak, arrautzak, olioa eta gatza. Hori bai, parte hartzaileek 19:00etarako aurkeztu beharko dituzte tortillak. Sariei dagokionez hiru banatuko dituzte. Tortilla tradizional onena egiten duenak Olaia jatetxean afaria irabaziko du eta original eta onena egiten duenak Irubide jatetxean afaria baita ere. Bi alorretan onenak, berriz, Antsotegi hotelean afaltzeko saria irabaziko du.