Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Euskal ikus-entzunezkoen erakusleiho izango da beste behin 46. Euskal Zine Bilera

Lekeitioko zinema jaialdiak Elena Irurerari eta Ane Gabaraini emango dio Euskal Zinemaren Begirada saria. Urriaren 19tik 22ra ospatuko da jaialdia, Ikusgarri zinema aretoan.

Euskal Zine Bilerako aurkezpena
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2023/10/12

Jarraitu zinearen lorratza leloagaz dator aurten, urriaren 19tik 22ra ospatuko den 46. Euskal Zine Bilera. Martitzen [urriak 10] arratsaldean egin zuten aurkezpena eta jaialdiaren berrikuntzak eta aurtengo ildo nagusiak azaldu zituzten. Hain zuzen ere, atzera eta aurrera begira jarri dira antolatzaileak. “Etorkizunera begira egotea bezain garrantzitsua da, noizbehinka, atzera begiratzea, eta bidea egin duten pausoetara erreparatzea. Aurtengo Euskal Zine Bilerak bere ibilbidean zehar izandako lorratzak jarraitu nahi ditu eta etorkizunekoak sortu”.

EGITARAUA

Horren isla dira aurkezpenean parte hartu zuten eta kartel ofizialaren protagonista diren Jose Luis de la Torre eta Gentzane Agirre. De la Torrek jaialdiaren hastapenak gogoratu zituen aurkezpenean. “Zinema zaharraren inguruan elkartzen ginen, eta filmak proiektatu eta gero sariak ematen genituen”. Agirrek Euskal Zine Bilera euskara hutsezko jaialdi bakarra dela nabarmendu zuen: “Euskara bakarrik ez, euskal kultura ere erakusten da Lekeition”. Biak ala biak bat etorri ziren jaialdia “herritik eta herritarrek” sortutakoa dela eta duela lau hamarkadatik Lekeitio euskarazko ikus-entzunezkoen “topalekua” dela esaterakoan. Horregatik, 46. Zine Bilerak jaialdiak ondare gisa duen balioa goraipatu nahi du.

Proiekzioak, solasaldiak edota hitzaldiak antolatu dituzte, baina beste urte batez jaialdiaren “bihotza” Sail Ofizialeko Lehiaketa izango da

Bigarren urtez jarraian, lau eguneko iraupena izango du. Proiekzioak, solasaldiak edota hitzaldiak antolatu dituzte, baina beste urte batez jaialdiaren “bihotza” Sail Ofizialeko Lehiaketa izango da. Hemeretzi filmek lehiatuko dute Urrezko Antzarragatik. Xabier Arrate koordinatzaileak esan du “denetariko lanak” aurkeztu direla dokumentaletatik animaziora arte, fikziotik pasata. Horrez gain, nabarmendu dute “Euskal Herriko txoko guztietako lanak” proiektatuko dituztela. Hori gutxi ez, eta egileak “anitzak” direla, gazteak zein beteranoak. Horrez gain, lehiaketatik kanpo, Mari Luz Esteban antropologak idatzitako Andrezaharren manifestua testuagaz egindako lana proiektatuko dute. Gero, Estebanegaz solasaldia antolatu dute.

Euskal Zine Bileraren aurkezpena 2023

Jose Luis de la Torre eta Gentzane Agirre.

Lehiaketako epaimahaia hiru kidek osatuko dute: Nerea Alberdi konpositorea, orkestratzailea eta moldatzaileak; Ramon Agirre ibilbide luzea duen euskal aktoreak, eta Alaitz Arenaza Zinegoak jaialdiko egungo zuzendari artistikoak. Hiru hauen artean, hainbat sari banatuko dituzte: Film onenaren saria: 3.000 euro; Zuzendaritza onenaren saria: 1.600 euro; Gidoi onenaren saria: 1.600 euro; Ikusleen saria: 750 euro; Gazte 22 saria (2001. urtetik aurrera jaiotakoentzat): 750 euro. Arratek nabarmendu du epaimahaia “esperientzia handikoa eta anitza” dela. Sari banaketa urriaren 21ean 19:30etik aurrera egingo Ana Goitiak eta Jon Garatek zuzenduta.

IKUSI ARGAZKI GALERIA ZUZENEAN

Baina protagonista nagusienetako bi Ane Gabarain eta eta Elena Irureta izango dira. Euskal Zine Bilerak urtero jartzen du bere begirada euskal ikus-entzunezkoen alorrean ekarpen berezia egin duen eragile edo pertsona batengan. Lehen aldiz bi pertsonak, bi emakumek kasu honetan, jasoko dute Euskal Zinemaren Begirada saria. Antolatzaileek bi aktoreen bideak berriz gurutzatu nahi izan dituzte eta “merezi duten aitortza” eman: “Euskal zein Euskal Herritik kanpoko iruditegian lekua egin duten aktoreak dira”.

Berritasunak. Hain zuzen ere, berritasunekin eta ezustekoekin dator Lekeitioko 46. zinema jaialdia. Esate baterako, garaikur berria estreinatuko dute aurten. Zinemagintzaz gain, “artearen esparru desberdinetara” zabaldu nahi dute jaialdia. Horregatik, garaikurra berritzeko deialdia zabaldu zuten duela hilabete batzuk, eta Sahatsa Jauregirena aukeratu dute. “Ezezaguna eta ezagunaren, hurbilekoa eta urrunekoaren arteko harremanean oinarritutako pieza bat da”, azaldu dute. Gaurtik aurrera euskal artistek diseinatuko dute, eta hiru urterik behin aldatuko dute, beste sortzaileei tartea eginez.

Euskal Zine Bileraren aurkezpena 2023

Horrez gain, Euskal Zine Bilerako ZOOM atalaren barrun eta Lekeitioko biztanleei zuzendutako programa pedagogiko bat sortzeko asmoz, Arropaineko Arraguaren Klixka programa abian jarri dute. “Klixka, ikus-entzunezko artxibo baten produkzioaren esparrutik bideratzen da, sorkuntza garaikideko praktiketatik, analogikotik digitalera mugituz, eta alderantziz, ikus-entzunezko praktika eta esperientzia zabaldu eta elikatzeko helburuagaz”. Aurten, Azkue Ikastolako DBH3ko ikasleek eta Iturriotz Institutuko Batxilergoko bigarren mailako ikasleek parte hartu dute, eta artista gonbidatuak Zaloa Ipina, Inaki Rifaterra eta Peru Galbete izan dira. Esperimentazio Espazioa urriaren 21ean egongo da zabalik 12:00etatik 14:0etara eta 17:00etatik 19:00etara, Eskolape aretoan.

Kameratoian 18 eta 26 urte bitarteko zinegile gazteek 36 ordu besterik ez dituzte izango film bat sortu eta aurkezteko

Euskal Zine Bileratik “garrantzitsutzat” jotzen dute elkarlanerako ateak zabaltzea. Aurten, Gasteizko Artium Museoagaz tarte berezi bat partekatuko dute. Pantaila irekia ekimenaren barruan, Zine Elkarrizketak egitasmoa jarri dute martxan. Artium Museoko Z aretoan erakutsitako hiru euskal sortzaileren lanen aukeraketa bat proiektatuko da, eta egileekin elkarrizketa bat egingo da ostean. Ainara Elgoibarren Gold 20, Maddi Barber eta Marina Lameiroren Paraíso eta Irati Gorostidi eta Mirari Echavarriren San Simon 62 filmak ikusi ahalko dira.

Aldatu ez dena Euskaltzaleen Topaguneagaz elkarlanean egiten den Kameratoia da. Bertan 18 eta 26 urte bitarteko zinemagile gazteek 36 ordu besterik ez dituzte izango film bat sortu eta aurkezteko. Aurten, 20.000 especies de abejas filmagatik arrakasta handia lortzen ari den Estibaliz Urresola zuzendaria eta iazko Euskal Zine Bilerako zuzendari onenaren saria irabazi zuen Aitzol Saratxaga zuzendaria izango dira epaileak. Gainera, partaideek soinu masterclass-a izango dute Asier Renteria soinu ekoizlearen eskutik. Izen ematea urriaren 18ra arte egongo da zabalik. Sari banaketa urriaren 22an 16:30ean egingo dute, Ikusgarrin. Ugaitz Alegriak gidatuko du ekitaldia, eta bertan egindako lanen emaitzak proiektatuko dituzte.

46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
46. Euskal Zine Bileraren aurkezpena
Euskararen Eguna, ipuin kontalaria Aulestin
Euskararen Eguna, ipuin kontalaria Aulestin

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.