Oihane Lejardik irabazi du Eikaren 'Hilean behin 50 urte' lehiaketako urriko saria
Oihane Lejardi izan da Hilean behin 50 urte lehiaketaren urriko sariko garailea. Urriko lehiaketa irabazteagatik, Ondarroako batzokian bi pertsonarentzako otordua irabazi du.
Urriko lehiaketan galdera batean akats bat egin zuten antolatzaileek hasiera batean, baina bereahala konpondu zuten eta horregatik eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartzaileei jakinarazteagatik. “Izan ere, Isoleika Eikaz aparteko enpresa moduan agertzen zen hasierako galdetegian, denok dakigunean Isoleika gure negozio bat dela, ez aparteko enpresa bat. Sentitzen dugu akatsa eta eskerrik asko garaiz konpontzen laguntzearren!”