160 jubilatuk parte hartu dute herriarteko topaketan
Markina-Xemeingo, Berriatuko, Ziortza-Bolibarko eta Etxebarriko jubilatuak batu ziren egun osoko irteeran
160 nagusi elkartu ziren zapatuan [urriak 22] Lea-Artibaiko jubilatuen herri arteko topaketan. Hain zuzen ere, Markina-Xemeingo, Berriatuko, Ziortza-Bolibarko eta Etxebarriko jubilatuak batu ziren egun osoko irteeran. Iaz lekuz aldatu ostean, gustuko izanda, aurten errepikatu dute. Aginaga sagardotegirako joaneko bidaian Orion egin zuten geldialdia eta itzulerakoan Zarautzen. “Oso ondo jan genuen, bazkaria oso ona izan zen, eta asko gozatu genuen”. Hori zen azken batean helburua. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. “Horrelako topaketek gure harreman ona sendotzeko oso garrantzitsuak dira”.