74 herritar elkartu dira Amorotoko Taloko ibilbidean
Amorotoko taloko ibilbidea. Argazkia: Amorotoko Udala Domekan [urriak 22] 10:00etan zuten hitzordua herriko plazan eta 74 lagun batu ziren guztira. Ume zein nagusiek parte hartu zuten, eta hori gutxi ez, eta eguraldi eguzkitsua izan zuten lagun. Amorotoko txokoak ezagutzeko helburuagaz, Taloko ibilbidea osatu zuten eta bertako errotaren eta Elorrango antzinako argi-sorgailuaren informazioa eman zuten.
