Korrikalariek herriko kaleak hartuko dituzte XV. Lekitto Bixirik herri krossean
Amandarri triatloi taldeak datorren eguaztenerako [azaroak 1] antolatu dute ohiko plaza inguruko lasterketa herrikoia.
Amandarri triatloi taldeak datorren eguaztenean [azaroak 1] egingo du XIV. Lekitto Bizirik herri krossa. Korrika egin nahi dutenek aurretik izena eman behar dute. 13 urtetik aurrerakoek 10 euro ordaindu behar dituzte eta www.herrikrosa.eus  webgunean eman daiteke izena lasterketa egunera arte, hasi baino 30 minutu lehenagora arte, hain zuzen ere. Dortsala irteeran jasoko dute egunean bertan 10:30etik 11:45era.
Ohi bezala, lau multzotan banatu dute lasterketa. Egunean bertan eman beharko dute izena umeek eta opari bat jasoko dute. Gazteen sailkapenik ez da egongo Haur Hezkuntzako hirugarren, laugarren eta bosgarren mailakoak 11:00etan hasiko dute 200 metroko korrika saioa. Lehen Hezkuntzako 1.-2.-3. mailakoek 500 metroko ibilbidea osatu beharko dute eta 11:15ean dute irteera ordua. LH 4-5-6koak kilometro bat egin beharko dute aringa-aringa 11:30eatik aurrera.
Azkenik, DBH 1etik aurrerakoek 5,5 kilometro egin behar dituzte korrika eta 12:00etan aterako dira. Izena ematen duten lehen 200 korrikalari helduek lasterketako oparia segurtatua izango dute. Antolatzaileek, berriz, ez dute jai giroa bakarrik lasterketetara mugatzea, eta horregatik, jarraipena eman nahi diote txosna bat kokatuz edari eta jatekoagaz.