Azaroaren 4an Bilbora joateko deia egin dute Markina-Xemeindik
Manifestaziora joateko, autobusa antolatu dute. 15:15ean Etxebarritik irtengo da, eta 15:30ean pasatuko da Markina-Xemeingo autobus geltokitik. Markina-Xemeingo AEKn, Opelan edo Babelen izena eman behar da, azaroaren 1era arte.
Euskararen aurkako oldarraldiaren aurrean, azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskalgintzak. Gero eta eragile gehiago ari dira Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako mobilizaziora batzen, gero eta banako, talde, elkarte eta erakunde gehiago ari dira atxikipena ematen, gero eta gehiago euskarari behar duen arnasa ematen.
Nahikoa da. Gu euskaraz gara pankartaren inguruan batu dira gaur arratsaldean [urriak 27], Markina-Xemeingo Goiko Portalean, AEK, Uema eta Karmel aldizkariaren ekimenez. Euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziaen aurrean kezka agertu dute, eta herritar guztiak deitu dituzte azaroaren 4an Bilbo guztien eskubideen aldeko mezuz betetzera. Euskararen normalizazioaren aldeko pausoak ematera, alkarregaz. Euskaragaz bat. Euskaraz bat.
Autobusa egongo da. Manifestaziora joateko, autobusa antolatu dute. 15:15ean Etxebarritik irtengo da, eta 15:30ean pasatuko da Markina-Xemeingo autobus geltokitik. Izena Markina-Xemeingo AEKn, Opelan eta Babelen eman behar da. Azaroaren 1a da izena emateko azkenengo eguna.