Osertz Aldaik bere bederatzigarren denboraldia osatuko du Isuntzan
Norabide “berdinean” lan egiteko konpromisoa agertu du entrenatzaileak.
Isuntzako Zuzendaritza Batzordeak jakinarazi du 2024 denboraldian Osertz Aldai izango dela Lekittarraren prestatzailea. Aldaik bere bederatzigarren urte osatuko du Isuntzan. Zuzendaritzakoek publiko eskerrak eman nahi izan dizkiote entrenatzaileari, “urte guzti hauetan egiten ari den lanagatik, klubarekiko duen konpromezuagatik eta lortutako emaitzengatik”.
Era berean, arraunlariak ere zoriondu nahi izan dituzte 2023an egindako denboraldiagatik. Lekeitioko trainerua zortzigarren izan zen ACT ligan 104 puntugaz, bigarren txandan egonkortuta, eta Kontxako Bandera lehiatzetik hurbil geratu zen.
Datorren urteari begira, norabide “berdinean” lanean jarraitzeko asmoa adierazi dute: “Harrobiko arraunlarietan oinarritutako traineruarekin gorengo mailan lehiatzen jarraitzeko”.