Lekeitioko Herri Eskolak Arimen Gaba ospatuko du bigarren aldiz
Martitzenen [urriak 31] arratsalde eta iluntzean hainbat ekintza antolatu dituzte herriko plazan.
“Konsumismotik urrundutako” bestelako ospakizun bat antolatu nahi izan dute. Era berean, herrian tradizio handia du Arimen Gabak, Katu Baltzak, eta hori ere indartu nahi dute. Eskolan bertan umeek gaia lantzen egon dira. Martitzenean umeak mozorrotuta ateratzea nahi dute. 18:30ean etxerik etxe janari eske abiatuko dira, horretarako “Xanduli Manduli” esaera erabiliko dute. Horregatik, hain zuzen ere, aukeratu dute daukanak ez daukanari ematea gogoan izan leloa.
Egitaraua:
- 17:00-18:00: Aurpegiak margotu.
- 17:30-18:30: Kalabazak apaindu. Ekarri etxetik koilarak eta kutxiloak.
- 18:30: Xanduli, Manduli janari eskea.
- 19:30: Katu Beltz ipuin kontaketa.
- 20:00: Arranegitik plazara kalejira.
- 20:30: Beldurrak sutan erre, Lekittoko Deabruak lagunduta.
- Gaztaina erreak egongo dira.