"Nagusienentzako, HITZA ate bat izan da"
Zelan gogoratzen duzu Hitzaren sorrera?
Gogoratzen dut zenbait eskualdetan batera aterako zela. Herrietako albisteak atera nahi ziren, gertutasuna bilatzen zen, euskaraz. Hitzak eskualdeko eta herrietako albisteak eman nahi zituen egunerokotasunean.
Zelan baloratzen duzu Hitzak egiten duen ekarpena?
Nagusiagoentzako euskaraz irakurtzeko modu bat izan da, inguruko albisteak dira, modu ulerterrazean idatzita. Euskaraz irakurtzera ohituta egon ez den jendearentzako Hitza ate bat da.